Zumaiako Udalak zabaldu ditu jadanik Lubaki kiroldegiak eskaintzen dituen neguko ikastaroetako eta Eskola Kiroleko izen-emateak, baita Eskola Kirolekoa ere. Udalak nabarmendu duenez, adin desberdinetako herritarrek kirol desberdinak egiteko aukera zabala izango dute 2026-2027 ikasturtean.
Eskola Kirolari dagokionez, udalak azaldu du haurrek kirol ohiturak hartzea, talde lana sustatzea eta jarduera fisiko anitzak ezagutzea dela programaren helburua. LH3 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako programa honetan, hainbat kirol diziplina lantzeko aukera izango dute ikasleek. Interesdunek ekainaren 7ra arte izango dute izena emateko aukera. Izen-ematea esteka honetan egin daiteke, eta 45 euroko kostua izango du, bekadunentzat salbu, horiek doan eman baitezakete izena.
Neguko ikastaroei dagokienez, jada ohikoak diren cycling, pilates, TRX, total training edota GAP jarduerak eskainiko ditu udalak, besteak beste. Uretako jardueren kasuan, igeriketa ikastaroak izango dira aurten ere, haur, gazte zein helduentzat, hori bai, adin eta igeriketa mailaren arabera multzokatuta.
Astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez izango dira ikastaroak, eta hiru hilabete iraungo dute, irailetik abendura. Izena emateko, Lubaki kiroldegira jo beharko dute herritarrek.
Ikusi neguko kirol ikastaroen eskaintza hemen.