Furgobaratza Zumaian izango da bihar arratsaldean, Baratze Parkean hain zuzen ere. Baratzeak mantentzeko aholkuak emango dizkiete haien erabiltzaileei, eta horiez gain tailer bat ere emango dute. Haren gaia Gaixotasun eta izurrien prebentzio teknikak izango da. Bertan, gaixotasun eta izurri desberdinak ekiditeko erabili ditzakegun teknika ezberdinei buruz hitz egingo dute.
Bihar arratsaldean izango da Furgobaratza Zumaiako Baratze Parkean, 18:00etatik 19:30era, hain zuzen. Baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke bertara.