Udal langileen biharko grebak eragina izango du udalaren zerbitzuen funtzionamenduan

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 3a

Zumaiako udaletxea.

ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute biharko Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko udaletan, Udalhitz hitzarmena hobetzeko helburuarekin. Zumaian eragina izango du deialdiak.

Udalhitz lan hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko eta udaletako lan baldintzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erabaki daitezela aldarrikatzeko, EAEko udal langileak grebara deituta daude bihar, osteguna. Zumaiako udal langileek bat egin dute greba ELA eta LAB sindikatuek zabaldutako deialdiarekin, eta ondorioz, murrizketak izango dira udalak ematen dituen zerbitzuetan. "Ezin izango da udal zerbitzuen ohiko funtzionamendua bermatu", jakinarazi du udalak.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide