Kadeteen txanda, bihar San Pedro txapelketan

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 6a

Pasa den igandean jokatutako lehen jardunaldiko irudia. (Utzitakoa)

Zesta puntako San Pedro txapelketako kinielak jokatuko dituzte bihar arratsaldean Aitzuri frontoian, 17:00etan hasita.

San Pedro txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar arratsaldean Aitzuri pilotalekuan. 17:00etan hasita, kadete kategoriako puntistak aterako dira kantxara. 

Duela astebete jokatu zuten txapelketako lehen jardunaldia, nesken partidekin. Orduan bezala, gaurkoan ere 12 tantotarako hiru kiniela jokatuko dituzte, eta tanto gehien egiten dituzten lehen bi aurrelariek eta bi atzelariek bere kategoriako finala jokatuko dute ekainaren 27an.

Biharkoan kantxaratuko diren puntistak Mutriku, Tolosa, Andoain, Noain, Bermeo eta Zumaiakoak izango dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide