Axular ibiltokia itxi egingo dute bihar arratsaldean, txirrindularitza lasterketak direla eta

Juan Luis Romatet

Axular ibiltokia. (Juan Luis Romatet)

16:00etatik 17:30era bitartean itxiko dute bidea, Fielatotik Txikierdiko biribilgunera arte. 

Harrobiko txirrindularien lasterketak jokatuko dituzte bihar arratsaldean Zumaian, zehazki, Axular ibiltokian. Kirol jarduera hori dela eta, bidea ibilgailuentzat itxita egongo da, arratsaldeko une batean. 

Udaltzaingoaren arabera, 16:00etatik 17:30era arte itxiko dute Axular, Fielatotik Txikierdiko biribilgunera arte. Behin lasterketak amaitutakoan, Bonbillo inguruko eta Jadarreko bizilagunek atera ahal izango dituzte autoak. Tarte horretan autoa ez erabiltzea eskatzen zaie kale eta auzune horietako bizilagunei. 

Probak irauten duen bitartean, saihesbidea erabili beharko dute auto zein autobus gidariek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide