Deba eta Zumaia arteko autobus zerbitzua indartuko dute astelehenetik aurrera

Juan Luis Romatet

Lurraldebuseko autobusa. (Barrena.eus)

20:40an aterako da autobusa egunero Debatik, eta Itziartik igaro eta gero, Zumaian amaituko du bidea. 

Deba eta Zumaia arteko autobus zerbitzua indartuko du Lurraldebusek. DB05 lineako beste zerbitzu bat gehitu diote ohikoei. Bus hori 20:40an aterako da egunero Debatik, eta Itziartik pasa eta gero, Zumaian amaituko du bidea. 

Zerbitzu berri hau astelehenetik, ekainak 8, izango da martxan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide