Mendi irteera antolatu du Indamendi mendi bazkunak datorren iganderako. Nafarroa eta Gipuzkoa arteko ibilaldia egingo dute, eta Leuneta (887 metro), Azketa (835 metro) eta Zaburu (781 metro) igoko dituzte. 18 kilometroko ibilaldiak 1.100 metroko desnibel positiboa eta negatiboa izango ditu. Hala, bazkaria motxilan eramatea gomendatzen dute.
Autobusa goizeko 07:30ean aterako da Etxezarreta kaletik, Kantauri plaza pareko geralekutik, eta Arroabeko eta Zarauzko autobideko ordainlekuetan geldialdiak egin ahal izango ditu, beti ere aurretik eskatuta. Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 15 eurokoa izango da, bazkide ez diren helduentzat 20 euro eta haurrentzat 5 euro da.
Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen dute, autobusa ez zikintzeko hainbeste. Behin apuntatuta, joan ezin dutenek 688 86 08 52 telefono zenbakira deitu beharko dute izen ematea ezeztatzeko.