Eman dituzte Raixta Egunean zozkatutako sariak

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 9a

Raixta Egunean jarritako postuetako bat. (Onintza Lete Arrieta)

Maiatzaren 30ean egin zuten aurtengo Raixta Eguna. Herriko sortzaileen azoka egin zuten, kalejira eta bazkaria, besteak beste. Horiekin batera, opari batzuk ere zozkatu zituzten.

Jai giroan egin zuten maiatzaren 30ean aurtengo Raixta Eguna, Zumaiako Emakumeon Etxeak uda sasoiari ongietorria emateko antolatzen duen jaialdia. Ohikoa duten bezala, herriko sortzaileen azoka egin zuten Ardantzabiden, baita tailerrak eta ekitaldiak ere. Horiekin batera, zenbait sari ere zozkatu zituzten. Zortea alde izan zuten lagunek jaso dituzte jada sariak.

Hauek izan dira saridunak:

    • Otarrea (2215 zenbakia): Nekane Aizpurua.
    • Bazkaria Hamarratzen bi lagunentzat (1418 zenbakia): Maitane Osa.
    • Bazkaria N3eskaken bi lagunentzat (2245 zenbakia): Maria Maya.
    • Maiaurren lau lagunentzat gosaria (1535 zenbakia): Jairo Osa.
    • Muinan hiru laguntzentzat gosaria (1366 zenbakia): Ane Manterola.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide