Hirugarren saria lortu du Agustin Aizpuruak Tolosa Herria argazki lehiaketan

Juan Luis Romatet

Agustin Aizpuruaren 'Ahanzturan aztarnak' argazkia. (Agustin Aizpurua)

Namibiara egindako bidaian ateratako irudi batekin lortu du zumaiarrak saria Tolosan antolatzen duten lehiaketan. 

Agustin Aizpurua argazkilari zumaiarrak hirugarren saria eskuratu du Tolosa Herri argazki lehiaketan. Namibiara (Afrika) egindako bidaia batean ateratako irudi batekin lortu du Aizpuruak saria. Ahanzturan aztarnak izena jarri dio argazkilariak bere lanari. 

Targazki Tolosaldeko Argazkilari Taldeak antolatutako lehiaketaren aurtengo aldian 179 argazkilarik hartu dute parte, 704 argazkirekin. Epaimahaia Borja Arrizurietak, Javier Ortizek eta Arbil Iciar Manterolak osatu dute. Lanen sari banaketa ekitaldia ekainaren 27an egingo dute, Tolosan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide