San Pedro txapelketako beste jardunaldi bat jokatu zuten pasa den igande arratsaldean Aitzuri pilotalekuan. Herenegun kadete mailako puntisten txanda izan zen, eta aurten kategoria guztietan egingo den bezala, hauek ere kinielak osatu behar izan zituzten.
Hala, hiru kiniela jokatu eta gero, tanto gehien egin zituzten bi aurrelariak eta bi atzelariak pasatu ziren ekainaren 27an jokatuko dituzten finaletara. Zumaiako zesta punta eskola ordezkatu zuten Eñaut Goñi eta Igor Enbil zumaiarrek ez zuten finalerako txartelik lortu. Kadete mailako honako bi bikoteek jokatuko dute: Iruskieta-Urreizti eta Amets-Nikolas bikoteek, hain zuzen.
Datorren igandean infantil mailako puntisten txanda izango da. Lehian arituko dira honako herri edo klubetako pilotariak: Mutriku, Tolosa, Andoain, Bermeo, Hondarribia, Noain eta Zumaia. Hauek ere 12 tantotako hiru kiniela jokatuko dituzte, eta bi aurrelari eta bi atzelari onenek jokatuko dute beren kategoriako finala.