Igeriketan aritzeko gonbidapena egin du Taosa klubak

Juan Luis Romatet

Taosaren igeriketa entrenamendu bateko irudia. (Urtzi Oteiza)

Ate irekien bi jardunaldi programatu ditu Taosa igeri klubak ekainerako. Lehena, etzi egingo dute, arratsaldean Lubakin. 

Igeriketa probatzera animatu nahi ditu herritarrak Taosa igeri klubak. Horretarako, ate irekien bi jardunaldi programatu ditu. Biak ere ekainean egingo dituzte, arratsalde partean, Lubaki kiroldegiko igerilekuan. 

Lehen saioa etzi izango da, ostiralean, 17:00etatik 18:00etara: bigarrena, berriz, ekainaren 18an, osteguna, 17:45etik 18:45era bitartean. 

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, taosaigeritaldea@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzi daiteke, edo 627 23 20 84 telefono zenbakira deitu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide