Ligaxkako azken jardunaldia jokatuko dute gaur Odietan

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 12a

Pasa den ostiralean jokatutako partidetako baten argazkia. (Juan Luis Romatet)

Esku pilota txapelketa herrikoiko lehen faseko zortzigarren eta azken jardunaldia jokatuko dute gaur arratsaldean Odietan. Finalerdietarako neurketak erabakiko dituzte gaurkoan.

Gaur emango dute amaitutzat binakako esku pilota txapelketa herrikoiko lehen fasea. 18:00etan hasita, ligaxkako zortzigarren eta azken jardunaldia jokatuko dute Odietan. Honako hiru partidak jokatuko dituzte gaurkoan:

  • Tumas-Iribar vs Zearreta-Olaizola.
  • Olaizola-Etxabe vs Fleitas-Lize.
  • Ellakuria-Buru vs Etxabe-Mañu.

Orain arte jokatutako jardunaldien ondoren, Etxabe-Beristain bikotea dago sailkapeneko buruan, eta gaurko partidetan izango diren emaitzen arabera erabakiko dituzte bigarren, hirugarren eta laugarren postuak, eta hala finkatuko dituzte finalerdietan izango diren neurketak. Finalaurrekoak datorren ostiralean jokatuko dituzte Odietan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide