Jazz doinuak, lorategiko goxotasunean

Juan Luis Romatet

Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleen emanaldiak izan ziren atzo arratsaldean Komentuko lorategian. 

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren kurtso amaierako ekintzen barruan, jazz kontzertuak entzuteko aukera izan zen atzo arratsaldean Komentuko lorategian. Horretarako, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleak gonbidatu zituzten atzokoan. Hiru formaziotan banatuta eman zituzten kontzertuak, bi konbotan eta Big Band Txiki izeneko taldean, alegia. 

Eguraldia lagun, jazz musikaz blaitutako arratsalde polita igarotzeko aukera izan zuten atzo Komentura bertaratu zirenek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide