Jokatu dute Emakume Palisten Topaketako lehen jardunaldia

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 11

Herenegun jokatutako partida bateko argazkia. (Juan Luis Romatet)

Hamabi bikotek eman dute izena Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatutako pilota txapelketa honetan. Datorren asteartean jokatuko dute bigarren jardunaldia, eta egunean bertan finalerdiak eta finala. 

Emakumeei zuzendutako pala topaketen lehen jardunaldia jokatu zuten herenegun arratsaldean Zumaiako Herri Eskolako pilotalekuan. Guztira, hamabi bikotek eman dute izena Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatutako kirol jarduera honetan. Bikote bakoitzak bi partida jokatuko ditu: herenegun jokatu zutena bat, eta datorren asteartean egingo duten bigarren jardunaldikoa bigarrena.

12 tantotarako sei partida jokatu zituzten atzokoan, honako emaitzekin:

  • Petra Rodriguez-Izaro Santa, 12 / Ainhoa EtxabeAinara, 11.
  • Aloña-Leire Esnal, 12 / Amaia Zendoia-Marta Royo, 10.
  • Ane Manterola-Mariana, 11 / Ksenia-Idoia Zabala, 12.
  • Ana Egaña-Nekane Lizarralde, 9 / Ane AntiaJaione Zulaika, 12.
  • Nere Etxabe-Ainhoa Osa, 6 / Vanesa Arbelaitz-Arantxa O, 12.
  • Oihana Urkidi-Leire Baraibar, 7 / Sagrario-Estitxu Urkizu, 12.

Datorren asteartean, ekainaren 16an, jokatuko dute topaketetako bigarren jardunaldia, 18:00etan hasita, Herri Eskolako pilotalekuan. Lehen egunean bezala, hemen ere sei partida jokatuko dituzte. Honakoak izango dira datorren asteko norgehiagokak:

  • 17:40. Ane Antia-Jaione Zulaika / Ane Manterola-Mariana.
  • 18:00. Ainhoa Etxabe-Ainara / Ksenia-Idoia Zabala.
  • 18:20. Amaia Zendoia-Marta Royo / Nere Etxabe-Ainhoa Osa.
  • 18:40. Aloña-Leire Esnal / Petra Rodriguez-Izaro Santa.
  • 19:00. Sagrario-Estitxu Urkizu / Ana Egaña-Nekane Lizarralde.
  • 19:20. Vanesa Arbelaitz-Arantxa O. / Oihana Urkidi- Leire Baraibar.

Lortutako emaitzen arabera erabakiko dute zer lau bikotek jokatuko dituzten finalaurrekoak. Finalerdiak eta finala egunean bertan jokatuko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide