Ikusgai daude Ander Hormazuriren pintura tailerreko ikasleen lanak

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 12a

30 ikasle izan ditu Hormazurik aurtengo kurtsoan, eta haien lanak ikusi ahal izango dira Zumaina Ikastolan, gaur eta datorren astelehenetik asteazkenera, arratsaldetan. 

Kurtsoa uda heltzearekin amaituta, Ander Hormazurik gidatuta, Zumaienarte egunean emandako pintura tailerrean egindako lanak ikusgai jarri dituzte egunotan. 30 ikasle izan ditu aurten Hormazurik, eta haien lanak ikus daitezke Zumaiena Ikastolako espazioan prestatutako erakusketan. 

Mostra atzo arratsaldean zabaldu zuten, eta gaur, baita datorren astelehenetik ostegunera ere bisitatu ahal izango da, 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide