Boxeo jaialdia hartuko du gaur Aitzuri frontoiak

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 13a

Zumaian jokatutako boxeo jaialdiko artxiboko irudia. (Arnaitz Rubio Aprea)

19:00etan hasiko dira borrokaldiak herriko frontoi luzean, eta ringera igoko diren boxeolarien artean Zumaia bertako bi izango dira. 

Azken urteotan egin bezala, boxeo jaialdia antolatu du Ruben Arredondo buru duen Zumaia Cuban Boxing klubak. 19:00etan hasiko dira borrokaldiak, Aitzuri frontoian. Jaialdirako sarrerak frontoiko leihatilan bertan izango dira salgai, 15 euroan.

Arratsean zehar izango diren borrokaldietan arituko dira Zumaiako boxeo klubeko boxeolariak, eta horien artean Zumaia bertako bi lagun: Iñaki Lope 70 kilotan eta Iker Fernandez juniorra, 59 kilotan. Ringera igoko den beste boxeolari bat duela aste gutxi Euskadiko txapelketa irabazi zuen Jesus Magnevy izango da, 60 kilotan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide