Bi abesbatzaren kontzertua izango da gaur Mari kalean

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 14a

Dakapo abesbatzako kideak. (Utzitakoa)

Kanta Cantemus eta Dakapo abesbatzak izango dira kantuan San Pedro Parrokiaren atzealdeko plazatxoan, 19:00etatik aurrera.

Bi abesbatza kantuan ikusi eta entzuteko parada izango da gaur arratsaldean Zumaiako Alde Zaharrean. Kanta Cantemus Koruak eta Dakapo Abesbatzak kontzertu bana emango dute 19:00etatik aurrera San Pedro parrokiaren atzealdean dagoen Mari kalean. Eguraldiak okerrera egiten badu, kontzertua Komentura eramango dute. 

Zumaian gaur izango diren bi abesbatzak emakumezkoek osatzen dute. Hondarribian du jatorria Kanta Cantemus Koruak, eta Eva Ugalde du egungo zuzendaria. Dakapo abesbatza, bere aldetik, Hernaniko Musika Eskolatik sortutako koru gaztea da, eta Amaia Aldalur zumaiarra du zuzendaria. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide