Bisitari ugari izan da Zumaian hondartza denboraldiaren hasierarekin batera

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 14a

Itzurunbideko irudia larunbat eguerdian. (Juan Luis Romatet)

Eguraldi eguzkitsua izan da larunbatean eta igandean, eta hondartzek, plazek zein tabernek eta jatetxeek bisitari ugari izan dituzte asteburuan.

Eguraldi onarekin bisitari ugari etorri ohi da kostaldera, eta Zumaia ez da salbuespena izaten. Eskualdekoak, baina baita Euskal Herriko beste herrietako jendea inguratzen da herrira, eta horiei uda sasoiarekin batera oporretan dauden nazioarteko herrialdetako turistak ere gehitzen zaie. 

Asteburu honetan, gainera, hondartza denboraldia ere zabaldu da, eta horrek areagotu egin du bisitari kopurua. Hala, Itzurun zein Santiago hondartzek erabiltzaile kopuru handia izan dute, baita herriko tabena eta jatetxeek ere. Askorentzat ez da erraza izan bazkaltzeko leku bat aurkitzea herriko ostalaritza establezimenduetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide