Jaurlaritzaren kriminalizazioaren aurrean eskubide zibil eta politikoak defendatu lelopean, manifestazioa deitu dute larunbat honetan Bilbon. Hala, GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak autobusa jarri dute jarri dituzte Zumaiatik joan nahi duten herritarrentzat, eta txartelak Nikol tabernan daude eskuragarri.
"Ertzaintzaren inpunitatea" salatzea eta "Jaurlaritzaren kriminalizazioaren aurka" protesta egitea dira manifestazioaren helburu nagusiak. "Errepresio betean murgildu gaituzte estatuek, eta horren arduradunak seinalatzea urgentziazkoa da", zioten manifestazioaren antolatzaileek. Hori hala, "eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso gehiago egon ez daitezen" mobilizatuko direla azpimarratu zuten.
17:30ean hasiko da Larunbateko martxa Bilbon, Moyua plazatik, eta autobusa 15:45ean aterako da Zumaiatik. Zarauztik ere aterako da, 15:30ean, eta Getariakoak ere jasoko ditu, 15:40ean.
Manifestazioaren deitzaileak dira Euskal Herriko Global Samud flotilla, Amaya Zabarte, Justizia Aranarentzat plataforma, Gazte Koordinadora Sozialista, Errekaleor Bizirik, Azpeitia Errepresioaren Aurka, Herri Norte Taldea, Bultzada Txuri-Urdina, Iraultza 1921, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Mbolo Moyo Doole.