Partida azkarren Euskadiko xake txapelketa jokatu zuten atzo Bergaran (Gipuzkoa). Kbi Zumaiako xake klubeko kide batzuk izan ziren Debagoienako herri horretan, baita emaitza onak lortu ere.
Izan ere, Oier Sarasketa gazteak maila absolutuko txapeldun izatea lortu zuen, 6 puntu lortu eta gero. Bigarren postua ere Kbi xake klubeko jokalari batek lortu zuen, Juan David Becerrak, hain zuzen, 5,5 punturekin. Xabier Aranzabal, bere aldetik, hemezortzigarren postuan sailkatu zen, 3,5 puntu lortu eta gero.