Gaur jokatuko dute Emakume Palisten Topaketako bigarren eta azken jardunaldia

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 16a

Palistak frontoian, topaketako lehenengo jardunaldian. (Juan Luis Romatet)

Sagarbideko frontoian jokatuko dituzte Emakumeon Etxeak antolatzen duen txapelketaren bigarren jardunaldia, 17:40etik aurrera. Jardunaldiaren amaieran, finalerdiak eta finaleko partida jokatuko dituzte.

Emakume Palisten Topaketaren bigarren eta azken jardunaldia jokatuko dute gaur, asteartea, txapelketan izena eman duten hamabi bikoteek. 17:40etan hasita, sei partida jokatuko dituzte, eta lortutako emaitzen arabera erabakiko dute zer lau bikotek jokatuko dituzten finalaurrekoak, 19:40etik aurrera. Gaur bertan jokatuko dute topaketaren finala, eta horren ostean, antolatzaileek sariak banatuko dituzte.

Hilaren 9an jokatu zuten Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatu duen topaketaren lehenengo jardunaldia. Egun horretan, 12 tantotarako sei partida jokatu zituzten, honako emaitzekin:

  • Petra Rodriguez-Izaro Santa, 12 / Ainhoa EtxabeAinara, 11.
  • Aloña-Leire Esnal, 12 / Amaia Zendoia-Marta Royo, 10.
  • Ane Manterola-Mariana, 11 / Ksenia-Idoia Zabala, 12.
  • Ana Egaña-Nekane Lizarralde, 9 / Ane AntiaJaione Zulaika, 12.
  • Nere Etxabe-Ainhoa Osa, 6 / Vanesa Arbelaitz-Arantxa O, 12.
  • Oihana Urkidi-Leire Baraibar, 7 / Sagrario-Estitxu Urkizu, 12.

Gaur, halaber, beste sei partida jokatuko dituzte finalaurrekoen aurretik:

  • 17:40. Ane Antia-Jaione Zulaika / Ane Manterola-Mariana.
  • 18:00. Ainhoa Etxabe-Ainara / Ksenia-Idoia Zabala.
  • 18:20. Amaia Zendoia-Marta Royo / Nere Etxabe-Ainhoa Osa.
  • 18:40. Aloña-Leire Esnal / Petra Rodriguez-Izaro Santa.
  • 19:00. Sagrario-Estitxu Urkizu / Ana Egaña-Nekane Lizarralde.
  • 19:20. Vanesa Arbelaitz-Arantxa O. / Oihana Urkidi- Leire Baraibar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide