Sanpedroetan buruhandi bezala parte hartzeko gonbidapena egin die udalak gaztetxoei

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun, buruhandi gisa jantzita. (Zumaiako Udala)

10 eta 14 urte arteko gaztetxoek parte hartu dezakete ekainaren 28ko erraldoien eta buruhandien kalejiran.

San Pedro jaiak ate joka diren honetan, Zumaiako Udaleko Kultura sailak dei egin die herriko gaztetxoei festetako ekainaren 28ko buruhandien kalejiran parte hartzeko. 18:00etan aterako da erraldoien eta buruhandien kalejira udaletxe aurretik, eta 10 eta 14 urte arteko gaztetxoek izango dute buruhandi gisa parte hartzeko aukera.

Gaztetxoen parte-hartzea sustatzeko, eta Gertu elkarteko erosketa bonoak banatuko ditu udalak. Izena emateko, 943-86 10 56 telefono zenbakira dei egin dezakete, edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi. Behar izanez gero, zozketa egingo dute izena emango duten guztien artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide