San Pedro zesta punta txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten igande arratsaldean Aitzuri frontoian. Aurretik neskekin eta kadete mailako puntistekin gertatu bezala, hamabina tantoko hiru kiniela jokatu zituzten, eta haietan izandako bi aurrelari eta bi atzelari onenek jokatuko dute ekainaren 27an bere kategoriari dagokion finala.
Hilaren 27ko finalera sailkatu diren bikoteak Iruskieta (Bermeo) eta Azpilaga (Hondarribia), eta Palacios (Noain) eta Urreizti (Mutriku) dira.
Datorren igandean, hilaren 21ean, jokatuko dute laugarren jardunaldia. Orduan, kimuen kategoriako puntistak kantxaratuko dira. Kinieletan honako elkarteetako kideak izango dira: Mutriku, Andoain, Hondarribia, Noain eta Zumaia. Lehia 17:00etan hasiko da, Aitzuri frontoian.