Dantza ikuskizuna, Musika eta Dantza Eskolaren kurtso amaierako ekitaldien barruan

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 17a

Atzo Zumaienan egin zen dantza emanaldiko irudia. (Miriam Romatet)

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren ikasturte amaierako ekitaldien barruan, dantza emanaldia egin zuten atzo, Zumaienan. Bihar, jaialdia egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan.

2025-26 ikasturteari amaiera emateko ekitaldi desberdinak antolatu ditu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak duela aste batzuetatik hona. Herriko gune desberdinetan egin dituzte musika eta dantza saioak. Atzo arratsaldean dantza emanaldia egin zuten Zumaiena Ikastolako aretoan. Irakatsitako dantza estilo desberdinak jendaurrean erakusteko aukera izan zuten ikasleek. 

Egun handia izango da biharkoa eskola horrentzako, kurtso amaierako jaialdia egingo dutelako arratsalde partean. 17:30ean hasiko da ekitaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide