Korokoiak Zumaiako abesbatzak ikasturte amaierako festa egingo du datorren ostiralean, hilak 26, Torreberri gaztetxean. Kontzertuarekin hasiko dute jaialdia, 19:30ean, eta taldeko kideek ikasturtean zehar ikasitako kantak eskainiko dituzte jendaurrean.
Emanaldiaren ostean, afaria egingo dute gaztetxean bertan. Kantuz girotutako otordua izango da, eta aurrez tiketa erosi beharko dute afarira batu nahi dutenek; Inpernupen eta Turismo Bulegoan daude salgai, 15 euroren truk. 8 eurotan eskuratu ahal izango dituzte tiketak langabeek, pentsiodunek edo, oro har, prekarietate egoeran dauden herritarrek.
Korokoiak taldeko kideek nabarmendu dute herritar guztiak daudela gonbidatuta festan parte hartzera.