Pilota partidak izango dira asteburuan Aitzurin

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 18a

Aitzuri pilotalekua. (Zumaiako Udala)

Pilota partidak izango dira asteburu honetan ere Aitzuri pilotalekuan. Bihar zesta punta partidak izango dira, eta paletakoak larunbatean.

Denboraldia amaitzear da, baina oraindik ere pilota partidak ikusteko aukera izango da Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Bihar, ostirala, eta etzi, larunbata, izango dira neurketak frontoi luzean. 

Bihar, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatutako bi partida izango dira jokoan, biak ere zesta puntakoak, 19:00etatik aurrera. Lehen partidan, Zumaia eta Mutrikuko Danok Bat klubetako gazte emakumezkoak kantxaratuko dira. Jarraian, Zumaia eta Hondarribia klubetako txanda izango da, nagusien mailan, gizonezkoak. 

Larunbatean, berriz, 10:00etan hasita, kimu eta infantil kategoriako Eskola Kiroleko Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte, paleta modalitatean. Kimuetan, Gipuzkoa 1 (Astiazaran, Alkorta) eta Gipuzkoa 4 (Unsuain, Arrieta, Rodriguez) neurtuko dira; infantiletan, aldiz, Gipuzkoa 1 (Muguruza, Eskudero, Ibarguren, Osanbela) eta Gipuzkoa 6 (Larretxea, Esteibar, Llamero).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide