Astelehenean zabalduko du Beheko Plazak Benidormerako bidairako izen ematea

Juan Luis Romatet

Benidorm.

Urriaren 2tik 11ra bitartean egongo dira Beheko Plazako bazkideak Benidormen. Bidaian parte hartzeko izen ematea ekainaren 22an zabalduko dute. 

Aurrez ere egin bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Benidormerako (Herrialde Katalanak) bidaia antolatu du. Uda amaieran joango dira Mediterraneo itsasertzean kokatutako hirira opor egunak igarotzera, urriaren 2tik 11ra bitartean, hain zuzen. 

Bidaian parte hartzeko gogoa duten Beheko Plazako bazkideek datorren astelehenetik (ekainak 22) aurrera izango dute izena emateko aukera, elkarteak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Bidaiaren inguruko xehetasunak Hogarreko sarreran dagoen iragarki taulan aurkituko dute interesdunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide