San Pedro jaietako egitaraua etxean jaso ez dutenek Turismo Bulegoan har dezakete

Maddi Txintxurreta

Turismo Bulegoa.

San Pedro jaietako egitaraua jasotzen duen liburuxka Turismo Bulegoan jaso dezakete herritarrek.

Zumaiako Udalak etxez etxe banatu ditu datorren astean ospatuko dituzten San Pedro jaietako egitaraua jasotzen duen liburuxka, zenbait herritarrek jakinarazi dute ez zaiela gutunontzira iritsi. Hori dela eta, udalak Turismo Bulegoan utzi ditu liburuxkaren ale batzuk, herritarrek har ditzaten.

Bestalde, esteka honetan ere kontsultatu daiteke sanpedroetako liburuxka osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide