Salto eta jauzi, ikasturte amaierako jaialdian

Juan Luis Romatet eta Maddi Txintxurreta

Saltoka eta jauzika, eta musikaren laguntzarekin, ikasturte amaierako jaialdia egin zuten atzo arratsaldean Zumaiako Musika eta Dantza eskolako ikasleek.

Zumaiako Musika eta Dantza eskolako adin desberdinetako ikasleek jendaurrera eraman zuten atzo, osteguna, ikasturtean zehar Komentuan ikasitakoa. Herritar ugari elkartu zen Beheko Plazan, dantzarien eta musikarien trebeziaz gozatzera.

17:30ean hasi zuten emanaldia. 2025-2026 ikasturtea borobildu zuten horrekin, udako atsedenaren ostean, irailetik aurrera atzera ere saltoka eta jauzika trebatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide