Maratoi modalitateko Euskadiko Piraguismo Txapelketa jokatuko dute igandean Zumaian

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 19a

Piraguista bat uretara sartzen.

11:00etan uretaratuko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako piraguistak itsas kiroldegiaren paretik, eta 13:00ak aldera amaituko dute lasterketa, leku berean. Ordubete beranduago, sari banaketa egingo dute.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako piraguistek maratoi modalitateko Euskadiko Piraguismo Txapelketa jokatuko dute igande honetan Zumaian. Kadete, jubenil, senior nahiz beterano mailetako kirolariak 11:00etan hasiko dute lehia kirol portutik, eta 13:00etarako lasterketa guztiak amaituko direla aurreikusten du Itxas Gain elkarte antolatzaileak.

Kadeteek 14 kilometroko distantzia bete beharko dute bi eramate edo porteorekin; jubenilek eta beteranoek 17 kilometro, hiru eramaterekin; eta seniorrek, berriz, 20 kilometro egin dituzte, lau porteorekin. 

Irteera, helmuga eta porteoak itsas kiroldegi aurrean egingo dituzte. Ziabogak emateko buiak, halaber, Bedua inguruan, Txomin Agirre kaian eta trenaren zubitik 300 metrora jarriko dituzte.

Lasterketak amaitu ostean, 14:00etan, sari banaketa egingo dute kirol portuan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide