Herriko taldeei eta eragileei Euskal Jai egunean lagun dezaten eskatu die udalak

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 21a

Sagardo dastaketa Zumaian.

Abuztuaren 7ko Euskal Jai egunean herriko taldeen laguntza behar duela jakinarazi du Zumaiako Udalak. Bazkari herrikoia zerbitzatzen eta sagardo dastaketa antolatzen lagun dezakete eragileek.

Abuztuaren 7an izango da Zumaiako Euskal Jai eguna, ospakizun horretako bazkari herrikoian nahiz sagardo dastaketan herritarren laguntza eskatu du Zumaiako Udala. Zehazki, herriko taldeei eta eragileei luzatu die ekintza horietan laguntzeko deia, eta hala egin nahi dutenek uztailaren 10a baino lehen izena eman beharko dute Alondegian, 943 86 10 56 telefonora deituta edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzita.

400 laguni bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak prestatzeko lana izango dute bolondres gisa aurkeztuko diren taldekideek. Halaber, txartelak jaso, herritarren sarrera zaindu, bazkaria zerbitzatu eta, amaieran, ingurua jaso eta garbitu beharko dute. 

Sagardo dastaketan, berriz, hamar etxek ekoiztutako sagardoa banatuko dute. Kasu horretan, postuak jartzea, edalontziak saltzea, sagardoa banatzea eta garbitzea izango dira bolondresen lanak.

Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, etekin ekonomikorik gabe jarduten duten herriko elkarteak parte har dezakete deialdian. Izena ematen duten eragileak bilera batera deituko ditu udalak, beharrezko azalpenak emateko. Egun horretan egingo dute, halaber, taldeen arteko zozketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide