Kantuak loratu dituzte Komentuan

Urtzi Oteiza

Ikasturte amaierako kontzertu eta entzunaldien artean, atzo kantu eskolako ikasleen txanda izan zen. Komentuko lorategian erakutsi zuten ikasturtean zehar ikasitakoa. 

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak kurtso amaierarekin batera prestatutako entzunaldien egitaraua amaitu da jadanik. Ikasturte amaierako dantzaldia egin zuten ostegunean, eta atzo berriz, kantu eskolakoen txanda izan zen. Eguraldia eta paisaia lagun, Komentuko lorategian eskaini zuten emanaldia, eta bertaratutakoek lan ezagunak entzuteko aukera izan zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide