Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia

Maddi Txintxurreta

Iazko parte hartzaileak, sari banaketa ekitaldian egindako taldeko argazkian. (Juan Luis Romatet)

Joan zen ekainaren 7an egindako rallyko sariak 19:00ean hasita banatuko dituzte. 

Asteazkenean banatuko dituzte Zumaiako Distira argazkilaritza elkarteak antolatutako Udaberriko Argazki Rallyko sariak. Alondegiko Oxford aretoan egingo dute ekitaldia, 19:00etan.

Ekainaren 7an izan zen argazki rallya. Goizean zehar, herrian argazkiak egiten aritu ziren parte hartzaileak, eta Oxford aretora eraman zituzten txartelak gero.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide