Txanda-pasa egin du trenak

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 21a

Hainbat lagun Arroabeko geltokian, trenak Zumaian txanda-pasa egin ostean. (Gorka Zabaleta)

Euskotreneko tren batek txanda-pasa egin zuen Zumaiako geltokian atzo, eta bidaiariak utzi eta jaso gabe, Arroaberaino egin zuen aurrera. Zur eta lur gelditu ziren bidaiariak.

Ezohiko egoera bizi zuten atzo gauean Donostiatik Bilborako trena hartu zutenek. 21:29an Zumaiako geltokira iristekoa zen trena, eta iritsi zen, baina ez zuen geldialdirik egin harik eta Arroabeko geltokira ailegatu zen arte. Zumaian jaitsi behar zuten bidaiariak zur eta lur gelditu ziren txanda-pasarekin, eta geltokian zain ziren herritarrak, berdin.

40 lagun inguru jaitsi ziren Arroabeko geltokian, eta gidariari azalpenak eskatu zioten arren, ez zuten erantzunik jaso. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide