Eneritz Etxabe zaldun zumaiarrak garaipena erdietsi zuen atzo Abaltzisketan jokatutako zaldi lasterketan. Bigarren urtez jarraian irabazi du, gainera, Etxabek, aurtengoaren 25. aldia betetzen zuen kirol jarduera.
San Juan jaien bueltan antolatzen dute lasterketa hori Tolosaldeko herrian, eta Amezketa eta Abaltzisketa arteko bidea egin behar izaten dute, asfalto gainean, maldan gora. Hamalau parte hartzaile izan ditu aurtengo lasterketak, eta Eneritz Etxabe izan zen azkarrena hiru minutu eta 36 segundoko denborarekin.