Lubaki kiroldegia itxita egongo da aste osoan zehar

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 22a

Lubakiko igerilekua. (Juan Luis Romatet)

Geldialdi teknikoagatik ezingo da kirol instalazioa erabili astebetean, igerilekuan legionelaren aurkako urteroko derrigorrezko tratamendua emateko eta kiroldegian bertan mantenimendu lanak egiteko. 

Gaurtik datorren astelehenera arte itxita egongo da Lubaki kiroldegia. Udaleko Kirol Sailak jakitera eman duenez, aste honetan zehar legionelaren aurkako derrigorrezko tratamendua egingo dute piszinan, baita mantenimendu lanak ere kirol instalazio osoa. 

Behin lanak bukatuta, datorren astelehenean, ekainaren 29an, irekiko dute berriro Lubaki, baina, San Pedro eguna jaieguna izanik, goizez bakarrik egongo da erabilgarri, 07:30etik 13:00etara bitartean. Ekainaren 30etik aurrera, ohiko ordutegian egongo da zabalik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide