Ostiraletik aurrera, autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaiko geltokian

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 23a

Patxita Etxezarreta kaleko geltokia.

Irailaren 6ra arte izango da deuseztatuta geltoki hori. Ondorioz, Zumaia eta Donostia artean joan-etorriak egiten dituzten autobusak Patxita Etxezarreta kaleko geltokian soilik geratuko dira. Bestalde, udalak gogorarazi du autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sartzea.

Ostiraletik irailaren 6ra arte ez da erabilgarri izango Txomin Agirre kaiko autobus geltokia. Han beharrean, Patxita Etxezarreta kaleko geltokian soilik geratuko dira Zumaia eta Donostia artean joan-etorriak egiten dituzten autobusak. Uda sasoian sor daitezkeen trafiko eragozpenak saihesteko asmoz hartu du erabakia Zumaiako Udalak.

Gainera, erakundeak gogorarazi du autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sartzea, halako ibilgailuek eremu horretako trafikoan sortzen dituzten pilaketak tarteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide