'Queer cinema for Palestine' ekimeneko film laburrak emango dituzte gaur Odietan

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 24a

'Queer Cinema for Palestine' ekimeneko irudia.

Enor asanblada transfeministak antolatu du gaurko emanaldia, eta 22:30ean egingo dute, Odieta pilotalekuan. Euria eginez gero, Gaztetxera lekualdatuko dute saioa. 

Queer Cinema for Palestine ekimenera aurkeztutako film labur sorta bat ikusteko aukera izango da gaur gauean Zumaian, Enor asanblada transfeministaren eskutik. Saioa 22:30ean hasiko da Odieta pilotalekuan. Euria eginez gero, aipatu lanen emanaldia Torreberri Gaztetxean egingo dute ordu berean. 

Queer Cinema for Palestine 2021ean sortu zuten zinema jaialdi gisa. Ekimen solidarioa, mundu osoko artistei eta arte taldeei elkarrekin egoteko espazioa eskaintzen die, artea erabiliz, Israelen okupazioa eta apartheida dela medio, palestinarrek jasaten duten indarkeriaren aurka egiteko.

Jaialdiaren aurtengo edizioak Harrotasunik ez genozidioan du izenburua, eta mundu mailan ekainean erakutsiko dituzte lanak, harrotasun hilabetearekin batera. Hala, ekimen honen helburua ere bada estatu israeldarrak LGTBIQ+ errealitatearen instrumentalizazioaren bidez egiten duen pinkwashing agerian uztea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide