Hileko azken osteguna da gaur, eta egun horrekin batera egingo dute Zumaiako Udaleko ekaineko ohiko udalbatzarra. 18:00etan emango diote hasiera, udaletxeko pleno aretoan, eta aztertuko dituzten gaien artean bi lankidetza hitzarmen izango dira.
Honakoa da gaurko bilkurako gai zerrenda:
1.- Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezkoa bada.
2.- Irizpenak
- 2.1.- 2026ko aurrekontuaren diru-laguntzen eranskinaren 1. aldaketaren irizpena onartzea, hala badagokio.
- 2.2.- 2026ko 10. kreditu aldaketaren irizpena onartzea, hala badagokio.
3.- Proposamenak
- 3.1.- Zumaiako Udalaren eta Gipuzkoanatura fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Flyschenea Interpretazio Zentroa kudeatzeko, bidezkoa bada.
- 3.2.- Debegesaren eta Zumaiako Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren 3. eranskina onartzea, bidezkoa bada, Santiagoko arrapala eta Erkibe lorategia azpiproiektua eta Euskal Kostaldeko Geoparkea, Moilaberri Garapen Turistikorako hitzarmenaren 3. eranskina gauzatzeko, Euskal Kostaldeko Unesco Geoparkearen helmugako jasangarritasun turistikoaren planaren esparruan.
4.- Mozioa
4.1.- Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta alkateen mugimenduaren 50. urteurrena.
5.- Udalbatzako organoen kontrola eta fiskalizazioa
- 5.1.- Udalaren 2026ko 7. eta 8. erreparo orriak jakinaraztea.
- 5.2.- Udalaren 2026ko 9. kreditu aldaketa jakinaraztea.
- 5.3.- Alkate ebazpenen berri ematea.
6.- Eskari-galderak.