Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak

Juan Luis Romatet

Naxker taldeko partaideak, Atarrabian (Nafarroa) emandako kontzertuan. (Utzitakoa)

Naxker, Akeer eta Ganibet taldeek joko dute uztailaren 3an Torreberri Gaztetxean, Gaztiok piztu mugimenduak antolatuta. 

Gaztetxearen bueltan sortu duten Gaztiok piztu mugimenduak beste kontzertu sorta bat antolatu du uztaileko lehen astebururako. Uztailaren 3an izango dira kontzertuak, 21:00etan hasita, eta Gaztetxeko agertoki txikira hiru talde igoko dira: Naxker eta Ganibet nafarrak, eta Akeer galdakaoztarrak. 

Kontzertu horietarako sarrerak dagoeneko eskuragarri jarri dituzte, 6 euroan. Nikol tabernan eros daitezke, edo antolatzaileek Instagramen duten @gaztiok_piztu kontura idatzita. Egunean bertan ere salgai izango direla iragarri dute antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide