Azken egunetan egin duen beroaren eraginez, atzeratu egin behar izan dituzte Udako Futbol 7 nahiz emakumezkoen areto futbol txapelketako partidak, eta gaur berrekingo dituzte txapelketak. Futbol 7ko txapelketako hiru partida jokatuko dituzte 19:00etatik aurrera Aita Mari futbol zelaian, eta areto futbolari dagokionez, finalaurreko partidak jokatuko dituzte Lubaki kiroldegian, 19:50etan hasita.
Gaurko emaitzek erabakiko dute zeintzuk izango diren areto futboleko txapelketaren finalera sailkatuko diren taldeak. Bihar jokatuko dute finala nahiz txapelketako 3. eta 4. postua zehazteko partidak, 19:50etik aurrera, Lubakin.