Udako ordutegiarekin egingo du lan udal liburutegiak asteartetik aurrera

Juan Luis Romatet

Liburutegia.

San Pedro egunean itxita egon eta gero, asteartean bueltatuko dira lanera helduen zein haurren liburutegian, bietan udako ordutegiarekin.

Udal liburutegia itxita egongo da astelehenean, San Pedro egun dela eta. Asteartean zabalduko ditu berriro ateak, eta hurrengo hilabeteetan udako ordutegiarekin egingo du lan. 

Astelehenetik ostiralera goizez egingo dute lan helduen zein haurren liburutegiak; helduenak 09:00etatik 14:00etara, eta haurrena 10:00etatik 14:00etara. Biek ala biek asteko bi arratsaldetan zerbitzua eskainiko dute, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean, hain zuzen ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide