Ander Torriko eskubaloi jokalari zumaiarrak lehenengo aldiz antolatu du bere izena duen eskubaloi campusa; hain zuzen ere, gaur bukatu dute campusaren lehen edizioa, amaiera borobila emanda. Lubaki kiroldegian, Herri Eskolan eta Santiago hondartzan gauzatu dute jardunaldia, eta 12 eta 16 urte bitarteko eskubaloi jokalariek parte hartu dute bertan. Guztira, ia 60 lagun aritu dira egunero eskubaloian.
Campusak iraun duen bost egunetan era askotako jarduerak egin dituzte gaztetxoek. Eskubaloi entrenamentuez gain, hondartzako eskubaloia, hitzaldiak, otorduak, eskubaloi jokalari profesionalen bisitak eta aber izan dituzte, eta horri guztiari eske, elkar hobeto ezagutu dute, lagun berriak egin dituzte eta kirolaz gozatu dute.
Hitzaldiak eta saioak kirol osasunaren ingurukoak izan dira. Psikologia, autokonfiantza eta motibazioa landu dituzte coach baten laguntzarekin; fisioterapia eta bendatze saioa jaso dute bi fisioterapeutaren eskutik; elikadura orekatua izateko aholkuak eman dizkiete nutrizionista batek; eta azkenik, kirola eta alderdi akademikoa uztartzearen inguruko hitzaldia bat entzuteko aukera ere izan dute gaur.
Hitzarmena Gukarekin
Gukak lankidetzarako hitzarmena sinatu zuen campusarekin antolatzaileekin, eta atzo, campusaren laugarren egunean, photocalla jarri zuen Lubaki kiroldegian. Horrez gain, Gukako lankideek aukera izan zuten campusaren dinamika bertatik ezagutzeko ere. Hona hemen atzoko goizak utzitako irudiak.