Osasuna taldearekin arituko da Malen Solozabal datorren denboraldian

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 26a

Malen Solozabal, Osasunak fitxaketaren berri emateko erabili duen irudian. (Osasuna)

Betisen aritu den futbolari zumaiarrak Iruñeko taldearekin fitxatu du. Osasunak datorren urtera begira egin duen bigarren fitxaketa izan da atzelari zumaiarrarena. 

Aurreko denboraldian Betisen aritu ondoren, Malen Solozabal atzelari zumaiarrak Iruñeko Osasuna taldean jokatuko du 2026-2027 futbol denboraldian. Sevillako taldearekin Lehen Federazioko kategorian aritu zen iaz Zumaiakon hasi eta hezitako jokalaria, eta denboraldi berrian ere kategoria berean arituko da. Realean aritu ondoren fitxatu zuen Betis taldearekin.

Iazkoa ez zen denboraldi ona izan Betisentzat, maila galdu zuelako. Solozabalek 22 partida jokatu zituen guztira, eta denetan titularra izan zen. Orain talde iruindarraren defentsa indartzeko asmoa fitxatu dute, baita Espainiako futbol ligako bigarren mailan egingo duen bigarren urtean aurreratzen joateko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide