Narratiba arloko saria jaso du Jon Joseba Aizpuruak Ermua Hiria literatur lehiaketan

Julene Frantzesena

Jon Joseba Aizpurua, iaz, Azkoitiko Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren sari banaketa ekitaldian. (Ane Olaizola)

Euskarazko narratibaren arloan eskuratu du saria zumaiarrak, Elefante zuria lana tarteko. Orotara, hamalau lan aurkeztu dituzte sail horretara, eta epaimahaiak ebatzi du Aizpuruarena izan dela lanik onena. 

Ermua Hiria literatur lehiaketaren 32. edizioan saria jaso du Jon Joseba Aizpuruak. Euskarazko narratibaren arloan eskuratu du saria zumaiarrak, Elefante zuria lana tarteko, eta ondorioz, 500 euroko diru saria jasoko du. 

Euskarazko hamalau poesia lan aurkeztu dituzte orotara aurtengo ediziora, eta horiek baloratzeaz arduratu den epaimahaia Fernando Aranberrik (Ermuako Udaleko euskara teknikaria), Ainhoa Onaindiak eta Amaia Rementeria (IES Ermua BHIko irakasleak) eta Sara Gagok (Udal Liburutegiko langilea) osatu dute.

Ermuako Udalak antolatutako lehiaketan euskarazko nahiz gaztelaniazko narratiba zein poesia lanak saritzen dituzte, eta aurtengoan ere hala egin dute. 32. ediziora, 214 kontakizun (200 gaztelaniaz eta hamalau euskaraz) eta 181 poesia lan (167 gaztelaniaz eta hamalau euskaraz) jaso dituzte.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide