San Pedro zesta punta txapelketako finalak jokatuko dituzte arratsaldean

Intza Trula 2026ko ekainaren 27a

Aitzuri pilotalekua. (Artxibokoa)

18:00etan hasiko dira partidak, Aitzuri pilotalekuan. Hainbat kategoriatako finalak izango dira: kimuen, infantilen eta kadeteen mailakoak, alegia. 

San Pedro jaien barruan, festen izen bereko zesta punta txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur, 18:00etan, Aitzuri pilotalekuan. Hainbat kategoriatako neurketak izango dira: kimuen, infantilen eta kadeteen mailako neurketak jokatuko dituzte, hain justu ere, eta, tartean, hainbat zumaiar ariko dira txapelaren bila.

Nesketan, Junek (Zumaia) eta Iratik (Tolosa) osatutako bikoteak Aiak (Hormabi) eta Annetek (Zumaia) osatutakoaren aurka jokatuko dute. Mutiletan, kimuen kategorian, Danelek (Mutriku) eta Enaik (Zumaia) Ilanen (Hondarribi) eta Garairen (Andoain) aurka neurtuko dituzte indarrak; infantiletan Iruskietak (Bermeo) eta Aldalurrek (Noain) Palaciosen (Noain) eta Urreiztiren (Mutriku) aurka jokatuko dute; eta, azkenik, kadeteetan Iruskietak (Bermeo) eta Urreiztik (Mutriku) osatutako bikoak Amets (Tolosa) eta Nikolas (Noain) izango dituzte aurrez aurre.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide