Erakustaldi handia eman du Maite Urteaga txirrindulari zumaiarrak Sabiñanigon (Espainia) jokatu den Errepideko Txirrindularitzako Espainiako Txapelketan. Ausardia handiz, lasterketaren hasieran ihes egitea lortu du Urteagak, eta halaxe joan da 120 kilometrotan zehar. Helmugarako 40 kilometro falta zirela, hiru minutuko aldea ere izan du Eulen-Amenabar taldeko txirrindulariak.
Azkenean, ezin izan dio zeukan abantailari eutsi, eta Espainiako Txapelketako seigarren postua lortu du zumaiarrak, helmuga txapeldun izan den Mireia Benitorengandik 27 segundora zeharkatuta. Horrela, elite kategoriako bigarren postua lortu du, Sandra Alonsoren atzetik.