Euritan dantzan, gaueko kontzertuetan

Intza Trula eta Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 28a

Sanpedroetako lehen eguna amaitzeko, kontzertuak izan ziren atzo Moilan: Min, Indigø eta Belako taldeek girotu zuten iluntzea. Euria egin bazuen ere, hainbat herritarrek hasieratik amaierara jarraitu zituzten emanaldiak.

Min, Indigø eta Belako taldeek kontzertu bana eskaini zuten atzo gaualdean, San Pedro jaietako lehen eguna amaitutzat emanaz. Moila inguruan izan ziren aipatu zuzenekoak, urtean zehar autoen aparkaleku izan ohi den eremuan.

Egun osoko bero saparen ostean, zeruak eztanda egin zuen arratsaldera partean, eta gauerdira bitartean euri zaparradak bota zituen, tartean, kontzertuetan. Den den, hainbat herritarrek jarraitu zituzten emanaldiak Moilan, bai lehen ilaratik baita atzeragotik ere.

Oraindik ere festarako gogoz jarraitzen dutenek izango dute horretarako aitzakiarik gaur eta bihar. Hain justu, ondorengoa da datozen ordu eta egunetarako egitaraua:

Gaur, igandea

  • 12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Beti Jai txarangaren kalejira.
  • 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak.
  • 18:00. Udaletxe aurrean Erraldoi eta Buruhandien kalejira, Tolosako dultzaineroek lagunduta.
  • Jarraian, Eusebio Gurrutxaga plazan haur eta gaztetxoentzat merienda osasuntsua.
  • 18:30. Kantauri plazan hasita Beti Jai txarangaren kalejira.
  • 18:45. Sagarbidetik sanpedroetako danborradaren irteera: Otezuri, Victoriano Arrate, Aita Mari auzunea, I. Zuloaga plaza, udaletxea, parrokia, Ondartxo, Upela plaza parean (Erribera), Magnoliaren parean eta Eusebio Gurrutxaga plaza.
  • 19:00. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
  • 19:00-01:00. Amaia plazan DJ saioak: Eddy, Saizar eta MNNS.
  • 20:00. Udaletxean herriko bandera jasotzea.
  • 22:30. Eusebio Gurrutxaga plazan 70, 80 eta 90 urteko doinuekin dantzaldia, Xabi Fest.

Bihar, San Pedro eguna

  • 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
  • 11:00. Prozesioa, eta ondoren, meza nagusia San Pedro abesbatzarekin.
  • 11:30. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
  • 12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, Incansables txarangarekin kalejira.
  • 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandaren kontzertua.
  • 18:00. Kofradian haurren festa, Porrusalda erromeria!
  • 18:30. Erriberan hasita Incansables txarangarekin kalejira.
  • 20:30. Eusebio Gurrutxaga plazan kontzertua: Puro Relajo.
  • 23:00. Su artifizialak Vulcano piroteknia etxearen eskutik.

(Argazkiak: Juan Luis Romatet)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide