Elkarretaratzea egin dute Saregile plazan, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean

Intza Trula

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira gaur Saregilen egindako elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Enor asanblada transfeministako kideek egindako deialdira batu dira hainbat herritar. 13:00etan egin dute elkarretaratzea, Faxismoaren aurrean borroka transfeminista lelo hartuta.

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta egunarekin bat eginez, Enor asanblada transfeministako kideek elkarretaratzea egin dute eguerdian. Saregile plazan bildu dira, eta hainbat herritarrek bat egin dute hitzorduarekin. Faxismoaren aurrean borroka transfeminista zioen pankarta erakutsi dute asanbladako kide batzuek, eta haren aurrean bildu dira herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide