Euskadiko banakako zesta punta txapelketa irabazi du Cosme Agirrek

Juan Luis Romatet

Cosme Agirre, irabazlearen txapela eta dominarekin. (Utzitakoa)

Pasa den ostiralean jokatu zuen finala Berriatuan (Bizkaia), eta etxeko klubeko puntista menderatu zuen hiru jokotan, txapela irabaziz. 

Cosme Agirre, Zumaiako Kirol Elkarteko pilotariak, banakako Euskadiko txapelketa irabazi du zesta punta modalitatean. Pasa den ostiralean jokatu zuten finala Berriatuan (Bizkaia), eta etxeko puntista bat izan zuen aurkari zumaiarrak txapela lortzeko bidean. 

Hiru jokotan nagusitu zen Agirre. 10-15 galtzen hasi zen zumaiarra, baina ondorengo biak irabazi zituen (15-13, 3-10), era horretan Euskadiko Txapelketaren irabazlearen dagozkion txapela jantziz eta domina eskuratuz. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide